Salbatore Abesbatzak getariarrak gonbidatu ditu larunbatean, Euskararen Nazioarteko Egunean, egingo den kantujirara. Asmoa da, kalez kale, abesbatzakoekin batera, euskal kantutegiko eta herriko abesti ezagunak kantatzea, 12:30etik aurrera.

Prestaketa gisa, bi beroketa saio egingo dituzte: lehenbizikoa, bihar, azaroaren 30ean, 19:30ean eta bigarrena, ostiralean, 20:30ean. Biak Berdura plazan izango dira.