Euskararen Egunaren harira egin ohi zen bertso afaria berreskuratuko dute larunbatean, abenduaren 3an, Getaiko Gazte Asanbladak eta bertso eskolak.  COVID-19aren pandemia tarteko, ez da bertso afaririk egin 2019az geroztik.

Larunbaterako bertsolariak lotuta daude jada eta ohikoa denez, nabarmena da getariarren presentzia. Hala, Libe Goenagak, Danel Olanok, Amets Aizpuruk eta Aitor Zubikaraik abestuko dute. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Itziar Laxalde ariko da.

Txartelak dagoeneko salgai daude Taxco tabernan, 12 euroan. Afaria 21:00etan hasiko da.