San Anton Egunaren bueltan, herrian bertan, eskuzko pilotari profesionalak ikusteko aukera izango da. Hain zuzen, urtarrilaren 13an, 22:15ean hasita, maila goreneko eta promozio ligako partida bana jokatuko dituzte Getariako Sahatsaga Kiroldegian.

Maila gorenean, Ezkurdia eta Martija bikoteak Peio Etxeberria eta Rezustaren aurka neurtuko ditu indarrak. Promozioko ligan, berriz, Egiguren V. eta Erostarbe Exposito eta Bikuñaren aurka arituko dira.

Sarrerak gaur goizetik turismo bulegoan eskuratu daitezke. Horrez gain, internet bidez edo egunean bertan, kiroldegiko txarteldegian erosi ahalko dira. Telebistaz ere jarraitu ahal izango dira partidak, EiTB1ek zuzenean emango baitu.