Urtarrilaren 15ean, igandearekin, San Antonetako bertso-saioa egingo da Cristobal Balenciaga Museoan. 18:00etan hasita, sei bertsolari handi arituko dira kantuan: Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi. Seiak, Maialen Lujanbio eta Joanes Illarregirekin batera, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan ziren bertsotan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ane Ezenarro Getariako bizilaguna arituko da.

Sarrerak 10 euroren truke turismo bulegoan daude salgai (asteartetik larunbatera: 09:00-13:00 / igandetan eta jaiegunetan: 10:00-14:00). Egunean bertan leihatilan ere eskuratu ahal izango dira.