Getariako ikastetxeak hilaren 13an, astelehenarekin, zabalduko du 2023-2024 ikasturteko matrikulazioa egiteko epea. Hala, interesatuek 11 egun izango dituzte izen-ematea egiteko; hain zuzen, otsailaren 24ra arte.

Datorren larunbatean, otsailaren 11n, 10:00etatik 12:00etara, ate irekiak antolatu dituzte. Hala, gurasoek nahiz haurrek ikastetxea bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute. Beharrezkoa izan ez arren, bertaratzeko asmoa dutenei aurrez hitzordua hartzea eskatu diete. Horretarako bi bide jarri dituzte eskuragarri: 943 899 173 telefono zenbakira deituta edo iturzaeta@hezkuntza.net posta elektronikora idatzita.