Pandero eta txalaparta ikastaroei martxoaren hasieran ekingo diete, eta egunotan ari dira izen-emateak egiten. Hain zuzen ere, ostegunera arte, otsailak 16, apuntatu ahal izango da Pepita Enbil Musika Eskolan, 16:00etatik 18:00etara bertaratuta, 943 140 337 telefono zenbakira deituta edo idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus zein zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus helbide elektronikoetara idatzita.

Pandero ikastaroa martxoaren 7an hasiko da eta maiatzaren 23ra arte iraungo du. Saioak asteartetan izango dira, 19:00etan, Ainara Saizarren eskutik. Txalaparta ikastaroa, berriz, martxoaren 6tik maiatzaren 29ra izango da, astelehenero 20:00etatik 21:00etara. Klaseak Nagore Etxabek emango ditu.