Martxoaren 5ean egingo da Lilatoiaren 33. edizioa Donostian eta Getariako Udalak joan-etorrirako doako autobusa antolatu du bertan parte hartu nahi duten herritarrentzat. Jakinarazi dutenez, 09:00etan irtengo da autobusa herriko geralekutik.

Hala ere, autobusa herritik irteteko, beharrezkoa izango da gutxieneko pertsona kopuru bat apuntatzea. Izen-ematea Sahatsaga kiroldegian (943 140 432 telefono zenbakian) zein Harritarten egin behar da martxoaren 3a baino lehen.

Lasterketako izen-ematea zabalik

Oraindik Lilatoian izena eman ez dutenak garaiz dabiltza, otsailaren 26ra arte baitago zabalik izen-ematea. Lasterketaren webgunean egin daiteke.

 

Argazkia: Lilatoia.