Aurreko astean jokatu zituzten XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako lehenengo partidak. Ostiralean bi partida eta larunbatean eta igandean partida bana egin zituzten.
Ostiralean, 20-1 erraz gailendu zitzaion Itxas-Etxe Dorreari eta Haitzek 5-3 irabazi zion Iribar taldeari. Larunbatean Izarrik eta Taxcok bina berdinduta amaitu zuten partida eta igandean, Astillerok nagusitasunez garaitu zuen Kaia/Kaipe, 14-4.
Hala, honelaxe geratu da sailkapen ofiziala:
Asteburuko partidak
Asteburu honetan beste lau partida jokatuko dituzte: bat gaur gauean eta beste hiru igande arratsaldean. Izarri taldeak atsedena izango du. Hauek dira norgehiagokak:
Martxoak 3, ostirala
- 23:00etan, Kaia/Kaipe-Haitze. Epailea, Iribar.
Martxoak 5, igandea
- 17:00etan, Taxco-Astillero. Epailea, Abeta berri.
- 18:00etan, Dorrea-Abeta berri. Epailea, Taxco.
- 19:00etan, Iribar-Itxas Etxe. Epailea, Astillero
Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegira lekualdatu eta ordu berean jokatuko lirateke partidak.
Lotutako albisteak:
- Gaur hasiko da XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketa.
- Futbito txapelketan emakumeen parte hartzea sustatu nahi du Gure Txeruk.