Igande goizean jokatu ziren XLIII. Eskuz Banakako Pilota Txapelketako finalak, eguraldiak hala behartuta, Sahatsaga kiroldegian. Senide zein ingurukoen aurrean jokatu zituzten partidak herriko pilotari gazteek eta hauek izan ziren, mailaka, emaitzak:

  • Txikiak
    Ekhi Aranburu 16
    Martin Fleischmann 11
  • Benjaminak B
    Lander Lasarte 2
    Julen Segurola 16
  • Benjaminak A
    Peru Aranberri 16
    Unai Aranguren 9
  • Alebinak A
    Unax Zulaika 16
    Lier Esteban 7
  • Alebinak B
    Ur Aizpurua 16
    Amets Larrañaga 6

Partidak amaituta, sari banaketa egin zuten finalera heldu zirenen artean. Pilota eskolan parte hartutakoak ere ez ziren esku hutsik etxeratu, goxoki poltsa bana eman baitzitzaien.