Udaberriaren etorrerarekin, eguzki-argia aprobetxatzeko, ordubete aurreratu beharko dira ordulariak. Hortaz, larunbatetik iganderako gauean, 02:00etan 03:00etara aurreratuko da ordua. Udako ordutegian beranduago argituko du eta iluntzeak atzeratu egingo dira.

Aurrezteko helburuarekin, Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu aldaketa estatu kideei. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, europarren %84aren adostasunarekin. Hurrengo urtean, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen egitasmoa gauzatzeko. Ezinezkoa izan zenez, 2021era atzeratu zuten; baina egun, oraindik, EBko estatu kideek ordua aldatzen jarraitzen dute.