Salbatore Jaiak gero eta gertuago ditugu eta, dagoeneko, lanean hasia da Konpartsako batzordea. Hala, abuztuaren 6an egingo den Konpartsaren inguruko informazioa eman asmoz, bilera irekia antolatu dute datorren asteazkenerako, apirilaren 19rako. Bilkura Alondigan izango da, 19:00etan hasita. Bertan, 2023ko Konpartsaren nondik norakoak ez ezik, aurtengoan, dantzarako gaia zein izango den argituko dute.

Aurreratu dutenez, apirilaren 24tik 28ra egongo da zabalik izena emateko epea. Izen-ematea udaletxean edota getaikokonpartsa@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin daiteke –mezuan, bikotearen izen abizenak zehaztu beharko dira–.