• Herriko plazan izango da ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean.

Getariako EAJ-PNVk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztuko du bihar, apirilak 21, ostirala. Herriko plazan izango da, arratsaldeko 18:30ean.

Bertan hartuko dute parte Iosu Mugika Getariako alkatetzarako hautagaiak eta zerrendako kideek.

Getariako EAJ-PNVk herritarrei ekitaldira bertaratzeko deia luzatzen die.

#AurreraEgiteko.