Getariako Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako mahaikideen zozketa datorren asteartean, maiatzak 2, egingo da. Ezohiko udalbatzar irekia egingo dute 19:00etan. Mahakideak aukeratzeko, INEk sortutako aplikazio berri bat erabiliko dute eta zozketa online egingo da.
Datu Pertsonalen Babeserako legeak debekatu egiten duenez inolako daturik argitaratzea, zozketaren emaitzak banan-banan jakinaraziko zaizkie zozketan ateratako herritarrei.