Ekainaren 1etik irailaren 30era, Artzapeko aldapan dauden 18 aparkalekuak egoiliarrentzat izango dira. Orain arte, moilako gainerako eremuan bezala, TAO zerbitzua ordainduz gero, aparkaleku horietan edonork aparka zezakeen. Hemendik aurrera, ordea, getariarrentzat gordeta egongo dira. Goiz partean, zamalanetako gunea bere horretan mantenduko da baina, ordutegitik kanpo, soilik, bertakoek aparkatu ahal izango dute.

Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, udaran Getariara etortzen den bisitari andanak eragin zuzena du herritarrengan. Hala, egoliar bihurtu dituen 18 aparkaleku berri horiekin baimendutakoei bideratutako aparkaleku kopuruak gora egingo duela ohartarazi du “eta bereziki, alde zaharrean bizi diren herritarrei autoa uzteko erraztasuna emango zaie”.

Argazkia: Getariako Udala