Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta Urola Kostako Mugimendu Feministak deituta, tartean da Mariñak Getaiko Talde Feministak ere, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eta bihar eskualdeko hainbat herritan. Getariakoa bihar, 19:30ean hasita, herriko plazan izango da. Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean, atzo arratsaldean bikotekide ohiak Orion eraildako emakumearen hilketa salatuko dute.

Orioko elkarretaratzea, berriz, gaur izango da, 19:00etatik aurrera.

 

Eskualdeko deialdien kartela