Eguneroko kontsumoak aztertu eta neurriak hartzen hasteko helburuarekin, argindarraren zein gasaren fakturak irakurtzen eta interpretatzen ikasteko tailerra antolatu du Itsasargi Energia Berriztagarrien Komunitateak. Goienerrekin elkarlanean antolatu dute saioa.

Ekainaren 8an, ostegunean, izango da tailerra, 18:30etik 20:00etara. Alhondigan izango da eta bertaratzeko asmoa dutenei argindarraren eta gasaren fakturak eramateko eskatu diete. Zalantzarik izanez gero, herritarrak komunitatearekin jar daitezke harremanetan getariakoebk@gmail.com helbide elektronikoan.

 

Argazkia: Erran