Datorren hilean, uztailaren 16an, izango da San Anton Bira igeriketa proba. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera, Gaztetape hondartzan, eta 2.600 metro egin ondoren, igerilariak Malkorbe hondartzan helmugaratuko dira.

Probarako izen-ematea gaur ireki dute eta hala egongo da uztailaren 9ra arte, edo plaza guztiak betetzen diren arte. Parte-hartzaileak www.kronoak.com webgunean apuntatu behar dira; uztailaren 2a baino lehenago egiten badute, 25 euro ordaindu beharko dute eta ordutik uztailaren 9ra egiten dutenek, berriz, 29 euro.