Konpartsako batzordeak jakitera eman duenez, karrozaren antolaketaz hitz egiteko bilera egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 12an. 19:30ean hasita, Alondigan izango da bilkura eta karrozan parte hartu nahi duen pertsona orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.

Aurrez azaldu zutenez, aurtengoan, karroza berreskuratzea du helburu batzordeak. Hala, beste urte batzuetan egin modura, konpartsarekin batera karroza bat edo gehiago joatea da asmoa. Horretaz guztiaz hitz egiteko eta prestaketa lanekin ekiteko egingo dute asteazkeneko lehen bilkura hori.

 

Lotutako albisteak: