528,52 puntu lortuta, hirugarren astez jarraian, Getaiarrak taldeko irabazlea izan da Iruene erabiltzailea. Azken asteotan indartsu dabil Getaiarrak taldeko lehiakidea eta badirudi ez duela lehen postutik jaisteko inolako asmorik. Asteko garaipena ez ezik, taldeko markak ere bere eskuetan jarraitzen du; zehazki, 577,71 puntutan du ezarrita langa.

Joan den astean, irabazlearengandik puntu gutxira, Unai Gereka izan da bigarren (521,82). Alde handiagora, Kajutei izan da hirugarren sailkatua (510,31). Egunean Behineko lehia iritsi bere azkenetara; izan ere, aste hau izango da 12. denboraldiko azkena. Beraz, Getaiarrak taldeko lehiakideek aste honetan izango dute Iruene gainditzeko azken aukera.

 

Lotutako albisteak: