Bodegatik saioan izan genuen azken aldiz Egunean behinen jolasteko aukera, Getaiarrak taldeko azken denboraldiko onenen lehia antolatu baitzuten zuzenekoan. Bihar, astelehena, erronka berri bati heltzeko momentua izango da, 13. denboraldia hasiko baita.

Antolatzaileek iragarri dutenez, galdera sorta berriak eta aplikazioan berritasunak izango dira.

Taldera batu

Bizi-bizia da getariarren arteko lehia, hortaz, zuk ere Getaiarrak taldeko kide izan nahi baduzu, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

  1. Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  2. Zuen profila sortu.
  3. “Taldeak” atalera joan.
  4. “+” ikurra sakatu.
  5. “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  6. Taldearen gakoa idatzi: E9529F