•  Bi bilera egingo ditu Getariako EAJ-PNVk: lehena, ostiral honetan, abenduak 15ean, hautagai berriak proposatzeko, 18:00etan Batzokian. Bigarrena hautagaiak aukeratzeko, hori urtarrilaren 13an, 11:30ean izango da, leku berean.

 

Euzkadi Buru batzarreko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, azaroaren 25ean azaldu zuen bezala, EAJ-PNVk  datozen hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko barne prozesua martxan jarri du. Prozesu horren bitartez, EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko dituen lehendakarigaia, Legebiltzarreko presidentegaia eta legebiltzarkideen eta Europako parlamenturako zerrendak nortzuk osatuko duten erabakiko da. Barne-prozesua abenduaren 11n hasi zen eta urtarrilaren 27an amaituko da, hautagai guztien izendapen ofizialarekin. 

Getariako EAJ-PNV ere prozesuan murgildu da eta bertako zuzendaritzatik Getariako afiliatuei dei egiten zaie barne-prozesuan parte hartzera. Horretarako, bi bilera egingo ditu Getariako EAJ-PNVk: lehena, ostiral honetan, abenduaren 15ean, hautagai berriak proposatzeko, 18:00etan Batzokian. Bigarrena hautagaiak aukeratzeko, hori urtarrilaren 13an, 11:30ean izango da, leku berean. 

Azkenik, Getariako EAJ-PNVk eskerrak ematen dizkio Iñigo Urkullu lehendakariari, azken hiru legealdietan egindako lan guztiagatik eta bere taldeari, Getariarentzako garrantzitsuak diren proiektuak babesteagatik; Zarautz jauregia, eskolako lan ezberdinetarako laguntzak eta arrantza edota nekazaritza sektoreen indartzea, esaterako.