Denboraldi berriari ekiteko prest dira Gipuzkoako Batel Ligako parte hartzaileak. Hala, larunbatean, urtarrilaren 13an, jokatuko dituzte sasoiko lehen jardunaldiak. Aurtengoan ere, getariarrek izango du ordezkaritza liga horretan. Izan ere, Getariako Arraun Elkartetik lau ontzi uretaratuko dituzte.

Kadete mailan, 15-16 urte arteko gaztetxoetan, hiru batel arituko dira; emakumezkoen kategorian bat eta gizonezkoenean bi. Jubenil mailan, 17-18 urte bitarteko arraunlariek osatutako batelen artean, berriz, mutilen ontzi bat lehiatuko da.

Orion jokatuko dute batel ligako lehen jardunaldi hori. Esan bezala, larunbatean, 15:00etan hasita.