Bihar, urtarrilak 15, Egunean behin jokoaren 14. denboraldia hasiko da. Antolatzaileek iragarri dutenez, hamar aste iraungo ditu denboraldi berriak eta Aste Santura arteko lehia izango da.

Horrez gain, martxoan jokoaren 5. urteurrena ospatuko dela gogorarazi dute, epe horretan adi egoteko deia eginez.

Taldera batu

Denboraldiz denboraldi lehia piztu da herritarren taldean, hortaz, zuk ere Getaiarrak taldeko kide izan nahi baduzu, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

  1. Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  2. Zuen profila sortu.
  3. “Taldeak” atalera joan.
  4. “+” ikurra sakatu.
  5. “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  6. Taldearen gakoa idatzi: E9529F