Indartsu hasi zen Egunean behinen denboraldi berria Getaiarrak taldean. Bigarren astea areago joan da eta 571,46koa izan da puntuaziorik altuena. Iruenek lortu du.

Haren atzetik, bigarren sailkatu da Mikel Lasa, 527,15 punturekin eta hirugarren, Kajutei 516,52rekin.

Hasi besterik ez da egin norgehiagoka –zortzi aste falta dira amaierarako– baina herritarrak ari dira dagoeneko beraien maila erakusten.