Ohiko jardunera itzulita dago Salbatore Abesbatza eta horren erakusle, kontzertua emango du bihar elizan. Kontzertua 12:30ean hasiko da.

Honako abestiak interpretatuko dituzte: Agur zaharrak, Arratseko kanpaiak, Kaiatikan, Ume eder bat, Aldapeko sagarraren-Txoria txori, Agur Maria, Ilunabarra, Arraunlariak eta Getariako ereserkia.

Jexux Aldalurrek zuzenduko du abesbatza.