Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, azken orduetako olatuen eraginez, lur jausia izan eta zuloa zabaldu. Luiziak oinezko pasealekuari soilik eragin diola argitu dute.

Goizean irekita egon dira errepidea zein pasealekua baina Jaurlaritzako teknikariek egindako azterketen ondoren, biak ixtea erabaki dute, besteak beste, arriskutsua delako autoak errepidean ibiltzea.

Segurtasuna bermatzeko beharrezko lanak egin bitartean bidea itxita egongo dela iragarri dute.

 

Argazkiak: utzitakoak.