Korrika gurean pasa eta egun gutxira –martxoaren 24ean– helduko da amaierara, Baionara. Bertan irakurriko dute testiguak aurten, Irundik Baionaraino eramango duen mezua; gainera, egun guztiko festa izango da.

Baionako jaia euskaltzaleen topagune bihurtu asmoz, AEK-k autobusa antolatu du eskualdetik. Martxoaren 24ean, Zumaiatik abiatuko da 08:30ean eta Getariatik bost minutu beranduago –08:35ean– pasako da.

Joan nahi dutenek apuntatu egin beharko dute aurrez, Harritarten, martxoaren 21a baino lehen. Bidaiaren prezioa 15 eurokoa da eta izena ematean ordaindu beharko da.