Datorren igandean, martxoaren 3an, egingo da Emakumeen* Lasterketa Herrikoiaren, Lilatoiaren, 34. edizioa. “Berdintasunaren sustraiak sendotu” asmoz Donostian antolatutako ekimenean, bost kilometro egin beharko dituzte parte-hartzaileek.

Getariako Udalak joan eta itzultzeko autobusa antolatu du aurten ere; 09:00etan irtengo da autobus geltokitik. Bertan joateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Interesa dutenak Sahatsaga kiroldegian edo Harritarten apunta daitezke martxoaren 1a baino lehen.