• Bide segurtasuna bermatzeko, EAJk Meagako errepidean ibilgailu astunen trafikoa mugatzeko eskaera luzatu dio Bide Azpiegitura departamentuari eta Mugikortasun sailari lanzaderako autobusa eta Lurraldebusen ohiko zerbitzuak egoki koordinatzeko.

Getariako EAJ-PNVk harridura agertu du Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidearen mozketak herrian eragindako aldaketen inguruan, Getariako Udala ez delako inolako informaziorik ematen ari, horrek herritarren egunerokoan duen eragina dela-eta.

Herritar batzuk jakinarazi digutenez, “errepidearen informazioaz gain, Lurraldebusen lanzadera zerbitzua ez da egokiena, ez baitago ongi koordinatuta Meagatik pasatzen diren autobusekin, horiek denbora luzez Meagan euripean egotera behartuz”.

Getariako Udalaren informazio eta koordinazio ezaren aurrean, Getariako EAJ-PNV harremanetan jarri da Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituratako departamentuarekin. Honek adierazi digunaren arabera, otsailaren 11n, kostako horma apurtu eta paseoaren azpian zulo bat egin zen. Zulo horrek errepidearen zati txiki bati ere eragiten zion. Hori dela eta, errepidea berriz irekitzeko errai bat zabaldu zen eta txandakako trafikoa ezarri zen.

Hori konpontzeko, Diputatuen Kontseiluak larrialdiko lanak abian jartzea onartu zuen. Hala ere, otsailaren 23an, ostirala, errepidea itxi behar izan zuten, denboralearen ondorioz zuloaren egoerak okerrera egin zuelako eta zulo handia denez, bi erreiei eragin diezaiokelako. Segurtasun neurri gisa, errepideak guztiz itxita jarraituko du datozen egunetan, eguraldia baretu, prebisioa hobetu eta behar diren ikuskapen eta frogak egin arte. Errepide tarte hori konpontzeko lanak onartuta eta hasteko prest ditu Bide Azpiegituretako departamenduak eta “egoera orokorrak utzi bezain laster ekingo zaie jarduketei”.

Getariako Udalaren “inmobilismoa” ikusirik, Getariako EAJ-PNVk hurrengoa eskatu dio Bide Azpiegituretako departamentuari:

  1. Herritarrekin komunikazio zuzena izateko bideak martxan jar ditzala, Getariako herritarrek lanen edo mozketen zuzeneko informazioa izan dezaten, oraingoak kontuan izanda baina baita ere etorkizunekoak ere.
  2. Bide segurtasuna bermatzeko, GI-3391 errepidean, hau da, Meagako errepidean, ibilgailu astunen trafikoa galaraz dezala eta guztiz beharrezkoa den kasuetan baimen puntualak eman ditzala.

Aldiz, Getariako Udaleko Udal Gobernuari eskatzen diogu:

  1. Beharrezko izapideak eta lanketak egin ditzala Mugikortasun departamentuarekin lanzaderako autobusa eta Lurraldebusen ohiko zerbitzuarekin dauden konexioak ondo bermatzeko eta erabiltzaileen ongizatea babesteko.
  2. Protokolo bat idatz dezala, herritarrak informatuta edukitzeko eta koordinazioa hobetzeko.
  3. Etorkizunera begira, horrelako intzidentziez informatzeko, kanalak errebisatu eta hobetu ditzala herritarrek informazio zuzen, azkar, eguneratu eta erreala izan dezaten.