• Gipuzkoako Foru Aldundiak Telegrameko kontu bat ireki du N-634 KOSTA izenekoa.
  • Meagako errepidearen inguruan, Aldundiaren arabera “15 tona baino gehiagoko kamioiak debekatuko dira errepidea itxita dagoen bitartean”.

Getariako EAJ-PNVk eskerrak eman dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren departamentuari  otsailaren 27an eginiko eskaerak kontuan hartu dituelako. Bi eskaera izan ziren egindakoak: lehena “Herritarrekin komunikazio zuzena izateko bideak martxan jar ditzala, Getariako herritarrek obraren edo mozketen zuzeneko informazioa izan dezaten” eta bigarrena “Bide segurtasuna bermatzeko, GI-3391 errepidean, hau da Meagako errepidean, ibilgailu astunen trafikoa galaraz dezala, eta guztiz beharrezkoa den kasuetan baimen puntualak eman ditzala.”

Honi erantzuteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Telegrameko kontu bat ireki du N-634 KOSTA izenekoa. Kontu hau edozein herritarrek jarrai dezake  eta aurrerantzean bertan emango dira N-634 errepidearen inguruko jakinarazpenak.  Kontu hau errazago elkarbanatzeko QR bat ere sortu da.

Meagako errepidearen inguruan, Aldundiaren arabera “15 tona baino gehiagoko kamioiak debekatuko dira errepidea itxita dagoen bitartean”.

Getariako EAJ-PNVk balorazio positiboa egin du Aldundiaren erantzunaren aurrean, eta neurri hauek, “getariarren segurtasuna eta zuzeneko informazioa izatea bermatuko dutela uste dugu”.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/n-634-ak-erabat-itxita-jarraituko-du-datozen-asteetan-egonkortze-lanek-errei-bat-segurtatu-ahal-izan-arte