Denboraldiaren amaieran zinez eskertzen diren puntuak bildu ohi dira kirol txapelketen hasieratan. Hala, XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketan, partida bakoitza jokatzearekin antzematen dira taldeen gora-beherak sailkapen orokorrean.

Gaur ekingo zaio txapelketaren hirugarren jardunaldiari eta pasa den asteburuko emaitzei esker, Iribar sailkapeneko buru dela ekingo diete taldeek partidei. Bera da orain arteko bi partidak irabazi dituen talde bakarra. Aurreko astean, 5-3 gailendu zitzaion Itxas Etxeri. Izarrik 1-3 galdu zuen Old Starsen aurka; Elkanok ere galdu egin zuen, 2-10, Kaia/Kaiperen aurrean; Taxcok 4-3 irabazi Astillerori eta Abeta Berrik ere irabazi Marukari (7-3).

Esan bezala, Iribar da sailkapeneko lehena, sei punturekin. Abeta Berri eta Old Stars daude bigarren eta hirugarren postuetan, launa punturekin.

Asteburuko partidak

Gaur, martxoak 1, hasiko da txapelketako hirugarren jardunaldia eta igandean izango du jarraipena.

Martxoak 1, ostirala

  • 22:00etan, Izarri-Maruka. Epailea, Iribar.
  • 23:00etan, Iribar-Kaia/Kaipe. Epailea, Izarri.

Martxoak 3, igandea

  • 17:00etan, Abeta Berri-Itxas Etxe. Epailea, Taxco.
  • 18:00etan, Elkano-Taxco. Epailea, Astillero.
  • 19:00etan, Astillero-Old Stars. Epailea, Abeta Berri.

Eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian jokatuko dira partidak.