Pasa den asteko emaitzek aldaketa eragin dute XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketako sailkapenaren buruan. Izan ere, azken jardunaldian, elkarren aurka jokatu zuten lehen postuetan dabiltzan Abeta Berri eta Iribarrek. Lehenengoak 4-3 gailendu ziren, hortaz, Abeta Berri jarri da txapelketako lehen postuan 10 punturekin.

Elkano eta Maruka taldeek garaipenik lortu gabe jarraitzen dute. Lehenak 1-16 galdu zuen Old Stars taldearen aurka eta Marukak, berriz, 1-8 Astilleroren kontra. Taxko eta Kaia/Kaiperen norgehiagoka estuagoa izan zen eta bigarrenak gailendu ziren 5-6ko emaitzarekin. Azkenik, Itxas Etxek ere galdu egin zuen, 1-7, Izarriren aurka.

Emaitza horiek Abeta Berri jarri dute lider, bakarrik 10 punturekin. Gero hiru talde —Iribar, Astillero eta Izarri—  daude 9 punturekin berdinduta.

 

Bosgarren jardunaldia

Astero moduan, gaur gauean hasiko da futbito txapelketako bosgarren jardunaldia.

Martxoak 15, ostirala

  • 22:00etan, Elkano-Maruka. Epailea, Kaia/Kaipe.
  • 23:00etan, Kaia/Kaipe-Old Stars. Epailea, Iribar.

Martxoak 17, igandea

  • 17:00etan, Astillero-Itxas Etxe. Epailea, Izarri.
  • 18:00etan, Izarri-Abeta Berri. Epailea, Elkano.
  • 19:00etan, Taxko-Iribar. Epailea, Abeta Berri.