Bizkaibusek gaurko, martxoaren 19rako, deitutako lanuztearekin bat egin dute Euskotreneko langileek ere. Hala, euren lantokian jasaten dituzten erasoak salatu nahi dituzte. ELA, LAB, CCOO, UGT eta CGT-ESK sinkatuek ere aho batez erabaki dute deialdira batzea; izan ere, diotenez, beharginen aurkako eraso fisikoak eta hitzezkoak “behin eta berriz” errepikatzen ari dira eta azkenaldian, horien “larritasuna areagotu” egin da.

Greba tarteko, Lurraldebusek gutxieneko autobus zerbitzuak bermatuko ditu. Hauxe da gaurko ordutegia: