Hainbat herritarren ekimenez, emakumezkoen binakako pala txapelketa jarri dute abian Getarian. Izena emateko epea apirilaren 19an amaituko da eta horretarako, interesatuek 722 761 857 telefono zenbakira deitu edo Whatsapp mezu bat bidali beharko dute. Baldintza bakarra bikoteko bat, gutxienez, getariarra izatea da.

Partidak ostegun arratsaldetan izango dira, maiatzaren 9a eta ekainaren 14a bitartean.