Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 14 urtez azpiko ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera emateko Gelatik Plazara egitasmoa jarri zuen martxan iaz. Bi helburu ditu proiektuak: batetik, “tokian tokiko bertso eskoletako ikasleek elkar ezagutzea” eta bestetik, “gela barrutik plazara jauzi egiteko zubi lana egitea”.

Astez aste eskualdeka ari dira egiten saioak eta bederatzi izango dira orotara. Gaur, martxoaren 22an, Getariara helduko da ekimena. Hala, taldetan banatuta, bertsolariak Berdura plazan ariko dira 17:30etik aurrera.

Eskualde bakoitzeko kanporaketako bertsolari talde bana sailkatuko da apirilaren 28an Aretxabaletan jokatuko den finalerako. Bertso Eskolen Egunaren baitan egingo dute finala.

 

Argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea