Udaberriko Eskutik Eskura kanpainako datuak argitaratu ditu Errigorak, “komunitatearen atxikimendua sendotu eta kontsumitzaile berriz aberastu” dela argituz. Azken hilabeteetako elikagaien prezioen eta nekazaritza munduaren itolarriaren aurrean, Eutsi geureari lelopean egin dute aurtengo kanpaina eta “eutsi diogula esan dezakegu”, adierazi dute.

Zehaztu dutenez, “10.000 etxetako despentsak betetzeko eskariak” jaso dituzte. Erosle guztien artean 127.000 litro olio –25.400 botila– eta 26.000 kontserba-, lekale-, arroz-, pasta- eta ardo-sorta eskatu dira.

Getarian, 45 pertsonek egin dute eskaria –105 olio botila eta 92 produktu sorta–.

Banaketa

Errigorako produktuak maiatzaren 16an banatuko dira Getarian. Artzape Euskara Elkarteko kideak 16:00etatik 20:00etara egongo dira Eskualtxeta eraikinean haiek erosleei entregatzeko