Gaztetxoak gogotsu datoz eta Gure Txeruren pilota sailak XLIV. Eskuz Banakako Pilota Txapelketa antolatu du aurten. Asteburu honetan, bihar, hain zuzen ere, helduko da amaierara, finalak jokatuko baitira, 11:00etatik aurrera, frontoian.

Mailatan banatuta, honako pilotariak lehiatuko dira txapelagatik:

  • Txikiak: Unai Santiso vs. Alain Domingo
  • Benjaminak B: Maialen Larrañaga vs. Alaia Roteta
  • Benjaminak A: Martin Fleischmann vs. Ekhi Aranburu
  • Alebinak B: Unai Aranguren vs. Peru Aranberri
  • Alebinak A: Weslly Mayorga vs. Julen Segurola
  • Infantilak: Unax Zulaika vs. Jokin Txueka