GI-2633 errepidean, Meaga parean eta Iraetarako noranzkoan, 11:15 aldera gertatu da ezbeharra. Auto bat galtzadatik atera eta irauli egin da. Segurtasuna sailaren arabera, bi zauritu daude eta horiek Donostiako ospitalera eraman dituzte. Garabiak autoa bertatik atera bitartean, errepideak erabat itxita jarraituko duela jakinarazi dute.