Apirilaren 4a, osteguna, izango da Getariako XXIII. Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna. Zehazki, 19:00etan amaituko da epea eta lanak udaletxean edo liburutegian entregatu beharko dira.

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik gorako getariarrek hartu ahal izango dute parte, kategoria desberdinetan. Hala, mailaz maila banatu dituzte parte-hartzaileak eskola garaian eta 12-14 urte arteko gaztetxoen, 14-16 arteko gazteen eta 16 urtetik aurrerakoen kategoriatan gainerakoak. Maila bakoitzean nahi adina lan aurkez ditzake parte-hartzaile bakoitzak, ipuin zein bertso/olerki modalitateetan.

Gaia librea izango da eta jatorriz euskaraz idatzita egon beharko dute. Gainera, beste inolako lehiaketatan saritu gabeak izan behar dira. Epaimahaia Iturzaeta Herri Eskolako, udal liburutegiko eta Artzapeko ordezkari banak eta Getariako Udaleko Euskara Batzordeko ordezkariak osatuko dute. Haiek erabakitakoarekin, apirilaren 23an egingo da sari banaketa.

 

Lotutako albisteak: