Konektatu eta partekatu sare sozialen bidez formakuntza saioa Getariako KZ gunean, Jubilatuen Elkartean, emango da gaur eta bihar; apirilaren 8an eta 9an, 16:00etatik 18:00etara. Parte hartzea doakoa da eta izena emateko 607 64 83 76 telefono zenbakira deitu edo gejuez@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da. Saioan Whatsapp, Facebook eta Instagram sare sozialak nola erabili irakatsiko diete parte hartzaileei.

Apirilean zehar, KZ guneak beste hainbat ikastaro emango ditu. Hemen kontsulta daiteke eskaintza guztia.