Gipuzkoan, baita Araban ere, martxan da 2023ko errenta aitorpena egiteko kanpaina. Hala, gaurtik, 275.900 zergadunek –iaz baino %2,4 gehiagok– Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko edo aldatzeko aukera izango dute. Horietatik 195.050 zergadunek dirua bueltan jasoko dute eta 80.850 herritarrek, berriz, ordaindu egin beharko dute.

Uztailaren 1ean amaituko da Gipuzkoan errentaren aitorpena izapidetzeko epea. Ostegunetik, apirilaren 11tik, aurrera, errenta telematikoa hasiko da, Zergabidea plataformaren bidez. Errenta mekanizatua egiteko epea, berriz, apirilaren 16tik ekainaren 7ra izango da eta aurrez aurreko hitzordua apirilaren 12tik aurrera eskatu daiteke.

Errenta aitorpenaren aurtengo kanpainan, Gipuzkoako ogasunak 358 milioi euro itzultzea eta 305 milioi euro jasotzea aurreikusten du. Orotara, 415.000 errenta aitorpen jasotzea espero da, aurreko urtean baino 15.000 gehiago.

Errenta aitorpena euskaraz

Gipuzkoako Foru Aldundiatik errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte herritarrak. Era berean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du.

 

Lotutako albisteak: