Gure Txeru Elkarteak antolatuta, Dantzari Txiki eguna egingo da igandean, apirilaren 14an. Getariako dantzari gaztetxoek ez ezik, Debako, Lezoko, Oiartzungo, Usurbilgo eta Zarauzko dantza taldeek parte hartuko dute.

11:15ean, Sahatsaga Goitik abiatuko dute dantzariek ibilbidea. Bertan dantza egin ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira eta talde bakoitzak dantzarako hiru geldialdi egingo ditu. 13:00ak aldera, talde guztiak frontoian batu eta emanaldia egingo dute.

Ondoren, 14:00etan, kiroldegira igoko dira bazkaltzera. Eguneko egitarauari amaiera emanez, 16:00etan, Elizagoien ahizpak trikitilari bikotearen emanaldia izango da plazan; 18:00ak arte.