Josu Albero Naziogintza Taldeko kidea izango da hizlaria eta hark taldearen proposamen berria aurkeztuko du: “Euskararen Erabilera Sustatzeko Proposamen Lingustikoa”, hain justu. Hitzaldia bihar, apirilak 18, 19:00etan hasita, Ulpiano aretoan izango da.

Artzape aldizkariaren hilabete honetako alean, Naziogintza Taldeko Edurne Alegriak eta Elena Berazadik aurreratu zuten zertan datzan euren proposamenak. Laburbilduta, proposatzen dutena da hizkuntza eskubide indibidualen gainetik kolektiboak lehenestea, lurraldetasun linguistikoaren printzipioa aplikatuz eremu euskaldunenetan. Hala, toki horietan, euskara bihurtuko litzateke hizkuntza ofizial bakar.

Biharko hitzaldian, beraz, proposamen horixe aurkeztuko du Alberok jendaurrean. Euren asmoak azaltzeaz gain, herritarren iritziak eta hausnarketak jasotzea dute helburu.

Argazkia: Berria