Getaiko Gazte Asanbladak XVI. urteurreneko jaia egingo du hurrengo larunbatean, apirilaren 27an. Dagoeneko prest dute egitaraua eta ekintzak arratsaldeko karrotxaranga poteo girotuarekin hasiko dira. Gero, 20:30ean afaria egingo dute gaztetxean bertan.

Asanblado kideek jakinarazi dutenez, beharrezkoa da afaritarako txartelak aurrez eskuratzea. Horiek eskatzeko aukera egongo da asteburu honetan (igandea izango da azken eguna). Txartela erosteko 688 865 714 telefono zenbakira deitu behar da.

Afariaren ostean, gaztetxean jarraituko du ospakizunak. Lehenbizi, Brottensek joko du eta gero, garai bateko musika (bakallu zarra) izango da entzungai. Hainbat DJ arduratuko dira horretaz: Reis, Angulo, Q Axi eta Martino.

Bilera bihar

Hurrengo larunbateko xehetasunak ixteko, Euskal Jai eguna eta, batik bat, Salbatore jaiak antolatzeko, bilera irekia deitu du gazte asanbladak biharko, apirilaren 20rako. Goizean egingo dute, 11:00etan, gaztetxean.

Urteurreneko afaritarako txartelak bileran ere erosi ahal izango dira.