Getarian, amaitu berri dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako boto kontaketa eta EH Bildu izan da bozka gehien jaso dituen alderdia. 285 botoren aldearekin, EAJ izan da bigarren alderdirik bozkatuena.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 1.630 getariarrek eman dute botoa; alegia, boto eskubidea zutenen %75,39ak. 2020arekin alderatuta, hiru puntu pasatxo igo da parte hartzea (2020an, %71,85ekoa izan zen). Abstentzioa, berriz, %24,61koa izan da.

Hauek izan dira gaurko emaitzak:

  • EH Bildu: 901 boto, %56,14 (748 boto 2020an, %49,83).
  • EAJ/PNV: 616 boto, %38,38 (650 boto 2020an, %43,30).
  • PSE-EE/PSOE: 36 boto, %2,24 (31 boto 2020an; %2,07).
  • Sumar: 15 boto (lehenengo aldiz aurkeztu da).
  • Podemos – Ahal Dugu – Alianza Verde: 13 boto (Podemos/IUk 42 boto 2020an, %2,76).
  • EB-AZ: 10 boto, %0,62 (2 boto 2020an; %0,13).
  • PP: 7 boto (PP+Csek 10 boto, 2020an; %0,66).
  • VOX: 3 boto, %0,19 (4 boto 2020an, %0,27).
  • PACMA: 2 boto, %0,12 (PACMA/ATTKAAk 8 boto, %0,53).
  • PUM+J: 2 boto, %0,12 (2 boto 2020an, %0,13).

Bestalde, hamairu boto zuri eta hamabi baliogabeko izan dira. 2020an, bederatzi eta 11, hurrenez hurren.

Lotutako albisteak: