Udan hain arrakastatsuak diren udalekuak prestatzen ari da dagoeneko Urritza Aisialdi Elkartea. Hala, azken egunetan jakinarazi dutenez, maiatzaren 1etik 15era egongo da zabalik izena emateko epea.

Aurten ere txikienentzat, HH2koentzat, Txiki txokoa antolatuko dute eta HH3tik LH5era artekoentzat, berriz, udalekuak. Bi hamabostalditan banatuko dira: lehenengoa uztailaren 1etik 12ra eta bigarrena uztailaren 15etik 30era.

Izena emateko gaztelekuan bete ahal izango da orria. Horrez gain, lotura hauen bidez apuntatu ahl izango da: