Europako iparraldetik datozen bi musika taldek geldialdia egingo dute gaur, astelehena, Getarian. Izan ere, gaztetxean kontzertua emango dute Manuela Iwansson suediarrak eta Dishes herbeheretarrek.

Iwansson duela bost urte inguru izan zen Getarian eta gaur egun egiten ari den bira baliatu du itzultzeko. Oraingoan, “bakarkako proposamena talde formatuan” aurkeztuko du. Aurretik ariko da Amsterdameko Dishes pop/punkrock taldea.

Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrera 7 euro kostako da (5 euro 30 urtetik beherakoentzat).