Atzo zabaldu zen EAEko haurreskoletan 2024-2025 ikasturterako plaza eskatzeko epea. 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren gurasoek zein legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera online edo presentzialki.

Onartuen behin-behineko zerrendak ekainaren 10ean argitaratuko dira eta gero, ekainaren 14ra arte egongo da erreklamazioak egiteko zein eskaerari uko egiteko aukera. Behin betiko zerrendak uztailaren 1erako aurreikusten dira eta ikasturtea irailaren 5ean hasiko da.