Getariako Udalak sustatuta, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa emango da datorren hilabetean Sahatsaga kiroldegian. Lau asteko ikastaroa izango da eta asteartetan emango da, hau da, maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. 18:00etan hasiko dira saio guztiak eta Miren Garrastazuk gidatuko ditu.

Kiroldegiko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, berriz, 30 euro. Jakinarazi dutenez, maiatzaren 3a baino lehen egin behar da izen-ematea kiroldegian; horretarako, 943 140 432 telefono zenbakira dei daiteke.