Urtero modura, Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunek antolatuta, herriko adineko pertsonei omenaldia egingo diete ekainaren 2an, igandearekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta dagoeneko, eman daiteke bazkaritarako izena.

Aurtengoan, Zumaian egin beharrean, Cristobal Balenciaga Museoan egingo dute bazkaria. Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a, ostirala, izango da eta interesatuak Tonperen Laboraleko kontuan egin beharko du 25 euroko diru ekarpena. Antolatzaileek eskatu dute intolerantziarik izanez gero, aldez aurretik jakinarazteko.

Ekainaren 2ko egitarauari dagokionez, goizean, meza eta Salbatore Abesbatzaren nahiz Getariako Musika Bandaren kontzertuak izango dira. Ondoren, bazkaria eta bazkalostean, DJa izango da Cristobal Balenciaga Museoan bertan.